XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, nolatan?

Oooo, ni errege pobrea!

Oooooo, ni errege pobreetan pobreena!

Ohera joatea izango dut onena!

- Ez!

Ez zara joango! - esan zion Pinpernelak -.

Eta gainera zu ez zara errege pobre bat, zure altxor-gelan badago oraindik urrezko nahiko traste...

- Egia da! - moztu zuen norbaitek -.

Egia da!

Errege pobre bat da, eta benetan lastimagarria!

Gaudeo zen, harribitxi zaku baten ostean ezkutatuta zegoena eta altxatu berria zena.

Pinpernela zur eta lur geratu zen.

Zer bururatu ote zitzaion Gaudeo bere lagunari, Alperrontzi erregeari bapatean hori esateko?

Erregea berriro hasi zen intziri eta lamentuka:

- Oooo!

Ni errege pobreen arteko probreena!

- Baimenik ematen badit, errege jauna, nik lagunduko diot - esan zuen Gaudeok Pinpernelari begiratu gabe.

- Zuk?

Neri lagundu?

Mesprezuz betetako begirada bota zion Alperrontzik sukal-mutilari.

Gaudeo belarrira hurbildu zitzaion:

- Basoan, hemendik ez urruti, badago altxor bat lurrean sartuta.

Erakutsiko diot lekua...